RSS
Hello! Welcome to this blog. You can replace this welcome note thru Layout->Edit Html. Hope you like this nice template converted from wordpress to blogger.

Aurrera Futbolarekin: ez da futbolezko beste blogak bezala



















Kaixo, gaur aurkeztuko dizuet Xabier Larrañaga eta biok egin dugun bloga, Komunikabideen ereduak ikasgairako. Bloga futbolaren inguruan doa, baina ez da ezertaz zentratzen. Edozein gauzetaz hitz egin ahal du, betiere futbolaren inguruan.

Jardunaldi guztien partidu askoren kronikak egiten ditugu, eta horrez gain, bideoa jartzen dugu laburpen modua, hori delako futbola ikusteko modurik onena, gure ustez.

Horrez gain, futbolaren inguruko beste hainbat berri egiten ditugu, adibidez fitxaketak, umorezko kontuak... Mota askotako gauzak egiten ditugu, eta hori argi geratzen da sarrera kopuruarekin: jada 100 sarrera baino gehiago ditugu, lan handia egin dugu blog hau garatzeko.

Beraz, esaten dizuet futbolaren inguruko kontuak jakin nahi badituzue, Aurrera Futbolarekin zuen bloga da, ziur aski!

Nafarroako kateek euskarazko saioak egin behar dituztela dio kode berriak


Localia-Canal4, Canal6 eta Popular TV Nafarroako kateek euskarazko produktuak sustatu behar dituztela adierazten du hiru kateek eta Nafarroako Ikusentzunezko Kontseilua sinatutako kode berria, urtarrilaren 1ean indarrean jarri zena. Baina, kode hori bakarrik kanal batean indarrean dago: Localia-Canal4k badu toki txiki bat euskararako.

Kodea hamar atal ditu, kateek onartu behar dituzten betebeharrekin beteta. Honako hauek dira bertan agertzen diren atalak: eskubideak, alfabetatzea, adingabeak, pluraismoa, hauteskundeak, epaiketak, inmigrazioa, informazioa ikusleei, publizitatea eta lehiaketak. Neurri garrantzitsuenak, euskara sustatzea, pluralismoa sustatzea, arrisku edukiak kontrolatzea etab. dira.

David Bravo Leioako unibertsitatean


David Bravo abokatu ospetsua Euskal Unibertsitateko Leioako kanpusean egon zen pasaden azaroaren 11n, Zientziako Fakultatean.

Bravok aditu garrantzitsua da pirateriaren inguruko gaietan, eta, hori dela medio, gai horretaz mintzatu zen Zientziako Fakultatean. Abokatuak, pirateriaren egoeraren inguruko hainbat datu eman zituen, benetan interesgarria izan zen hitzaldi hori. Gaur egun, pirateriaren kontrako lege berri bat inposatu nahi dute, "arazo" horrekin amaitzeko asmoz, eta, Bravok, horretaz mintzatu zen baita ere, umorea eta ironia erabiliz.

Gainera, azaldu zituen hainbat epaiketa, berak irabazitakoak, non pirateriaren ingurko gaiak jorratzen ziren, batez ere, Jamendo web orriaren existentzia. Lehen esan dudan bezala, berak aipatutako guztia humore eta ironia kutsu handirekin landu zuen, hitzaldia atseginagoa eginez.

Benetan interesgarria izan zen niretzat hitzaldi hori, bi ordu iraun zituena, baina ez zen luzeegi egin, abokatuak egindako ahaleginei esker.

Hemen daukazue hitzaldi horren grabazioa, Xabier Larrañaga agurgarriaren grabagailuarekin grabatua.



Eskerrik asko http://blog.yaaqui.com webguneari, bertan hartu dudalako argazkia.

Horrez gain, Youtubetik hartutako elkarrizketa bat jarriko dizuet, Sevillako abokatua hobeto ezagutzeko. Eskerrik asko "fagoff"!

Euskara eta Internet: elkar ulertzeko beharrizana?


Euskarak ez dago egoera onean. Industrializazioaren ondorioz hiztun asko galdu zituen, etorkin asko etorri zirelako hona lan bila. Baina, azken urteotan, egoera hori hobetzen doa, eta gero eta sendoago ikusten dugu gure hizkuntza, nahiz eta beste hizkuntzekin konparatuz nahiko atzeratua egon.

Gure erantzunkizuna da euskara sustatzea, eta hori dela eta, aproposa iruditzen zait mota honetako bideoak egitea, jendeak arazoaz konturatzeko.

Beno, orain nire bideo ikusteko aukera izango duzue. Bideoa egileak Xabier Larrañaga, Iurgi Bilbao eta ni gara, eta eskerrak eman nahi dizkiegu gure lanean lagundu duten pertsonei, batez ere, Allande Boutin, Gorka Palazio, Joseba Ezeiza, Kemen Lertxundi eta Vanmd.

Amaiurren gainbehera


Amaiur herri nafar bat da, Baztan inguruan kokatuta dagoena. Mendiz inguratuta dago eta horrek paisai ederra sortzen du.

1522. urtean bataila handi bat egon zen Amaiurko gazteluan, non 200 nafarrek 10.000 soldadu gaztelarren kontra egin zuten. Erasoak uztailaren 15tik 22ra arte iraun zuten, baina azkenean, nafarrek errenditu ziren, amaiurko biztanleen bizia salbatzeko.
Baina Gaztelarrek ez zuten akordio hori errespetatu eta alkaidea eta bere semea pozoindu zituzten.

Bataila honek Euskal Herriko nafar sentimenduarekin lotzen da batez ere, euskaldun askorentzat balio handia duelako. Duela urte batzuk nafar horien omenez bi monumentu egin ziren, haien ausardia inoiz ahaztu ez dadin.

Audio lana


Audio lan hau Esperanza Aguirrek atera nahi duen legearen inguruan doa. Lege honi esker irakasleek autoritatezko estatusa bereganatuko dute, baina nire ustez arrisku batzuk ekar ditzake, lanean azaltzen ditudanak.

Lanean erabilitako musika www.jamendo.com web-orrialdetik hartuta dago. Taldearen izena Marcivan Beethoven da eta abestiaren izena chillout.

Erreproduktorean 31 segundu irauten duela ipintzen du eta ez da egia. Izan ere, 29 segundu ditu soilik. Beste bi segunduak ez dakit zergatik agertzen diren, baina benetazko audioa bakarrik 29 irauten du.

Besterik gabe, Josu

Blogaren aurkezpena


Ni Josu García Camino naiz, EHUn kazetaritza ikasten duen mutila. Aurten bigarren kurtsoan nago eta ikasgai batetarako blog bat egin behar nuen. Ba hemen dago bloga eta urte honetan egingo ditudan lanak eskegi egingo ditut, denon eskura egoteko.

Besterik gabe

Josu
 
Copyright 2009 Josuren txokoa. All rights reserved.
Free WordPress Themes Presented by EZwpthemes.
Bloggerized by Miss Dothy