Kaixo, gaur aurkeztuko dizuet Xabier Larrañaga eta biok egin dugun bloga, Komunikabideen ereduak ikasgairako. Bloga futbolaren inguruan doa, baina ez da ezertaz zentratzen. Edozein gauzetaz hitz egin ahal du, betiere futbolaren inguruan.
Jardunaldi guztien partidu askoren kronikak egiten ditugu, eta horrez gain, bideoa jartzen dugu laburpen modua, hori delako futbola ikusteko modurik onena, gure ustez.
Horrez gain, futbolaren inguruko beste hainbat berri egiten ditugu, adibidez fitxaketak, umorezko kontuak... Mota askotako gauzak egiten ditugu, eta hori argi geratzen da sarrera kopuruarekin: jada 100 sarrera baino gehiago ditugu, lan handia egin dugu blog hau garatzeko.
Beraz, esaten dizuet futbolaren inguruko kontuak jakin nahi badituzue, Aurrera Futbolarekin zuen bloga da, ziur aski!


















