RSS
Hello! Welcome to this blog. You can replace this welcome note thru Layout->Edit Html. Hope you like this nice template converted from wordpress to blogger.

David Bravo Leioako unibertsitatean


David Bravo abokatu ospetsua Euskal Unibertsitateko Leioako kanpusean egon zen pasaden azaroaren 11n, Zientziako Fakultatean.

Bravok aditu garrantzitsua da pirateriaren inguruko gaietan, eta, hori dela medio, gai horretaz mintzatu zen Zientziako Fakultatean. Abokatuak, pirateriaren egoeraren inguruko hainbat datu eman zituen, benetan interesgarria izan zen hitzaldi hori. Gaur egun, pirateriaren kontrako lege berri bat inposatu nahi dute, "arazo" horrekin amaitzeko asmoz, eta, Bravok, horretaz mintzatu zen baita ere, umorea eta ironia erabiliz.

Gainera, azaldu zituen hainbat epaiketa, berak irabazitakoak, non pirateriaren ingurko gaiak jorratzen ziren, batez ere, Jamendo web orriaren existentzia. Lehen esan dudan bezala, berak aipatutako guztia humore eta ironia kutsu handirekin landu zuen, hitzaldia atseginagoa eginez.

Benetan interesgarria izan zen niretzat hitzaldi hori, bi ordu iraun zituena, baina ez zen luzeegi egin, abokatuak egindako ahaleginei esker.

Hemen daukazue hitzaldi horren grabazioa, Xabier Larrañaga agurgarriaren grabagailuarekin grabatua.



Eskerrik asko http://blog.yaaqui.com webguneari, bertan hartu dudalako argazkia.

Horrez gain, Youtubetik hartutako elkarrizketa bat jarriko dizuet, Sevillako abokatua hobeto ezagutzeko. Eskerrik asko "fagoff"!

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Copyright 2009 Josuren txokoa. All rights reserved.
Free WordPress Themes Presented by EZwpthemes.
Bloggerized by Miss Dothy